Zer

Sarean artikulatzea

Colabotario ICk topaketarako, loturarako eta ekintzarako espazio bat zabaldu du, inklusiboa eta auto-antolatua, Berrikuntza Herritarraren (BH) ekosistema artikulatzeko.

ETA ZUREKIN EGIN NAHI DUGU!

  • Colaboratorio: Lantalde ireki eta banatua, prozesu eta proiektuak xede komunen bidez geratzeko. 
  • Berrikuntza Herritarra (BH): Hainbat erronka eta beharrizanek eragiten dituzten pertsonen eta komunitateen inplikazioa errealitate zehatzetara egokitutako erantzun edo irtenbide esanguratsuak eta sortzaileak elkarrekin emateko.
  • Artikulatzea: Alderdiak aitortu, ulertu, lotu eta antolatzea, elkarrekin zerbait eraikitzeko (sareak, proiektuak, baliabide partekatuak).
  • Ekosistema: Habitat bera partekatzen duten hainbat eragile elkarren mendekoak.

Colaboratorio ICren abiapuntua da prozesuak, ikaskuntzak eta baliabideak batik bat Iberoamerikako eta Europako agenteekin eta sareekin partekatzea.

ELKARREKIN INDARTSUAGOAK GARA!

Zertarako

Aitortu eta ikusaraztea

Berrikuntza Herritarrak denbora luzea darama heltzen, hedatzen, frogatzen eta irtenbideak ematen. Bere modu eta adierazpen aniztasunean, etengabe erakusten du bizitzaren esparru guztietan erronkak eta egoerak identifikatu eta haiei heltzeko duen gaitasuna eta efizientzia; izan ere, haien dimentsio, konplexutasun eta larrialdia dela eta, gainezkatu dituzte egungo erakunde-sistemak, teknologia- eta zientzia-sistemak eta merkatuko sistemak.

Badakigu Berrikuntza Herritarra erabakigarria dela aurrean ditugun eta saihestu ezin diren eraldaketa eta trantsizioei dagokienez. Horregatik lortu behar dugu ikusgarriagoa eta aitortuagoa izatea eta babesa eta baliabideak izatea bere indar osoa gara dezan.

Garrantzitsua da berrikuntzaren ekosistema antolatu eta aktibatzea, arreta Berrikuntza Herritarrean jarrita, bai praktiketan, bai emaitzetan. Izan ere, gaur egungo erronkei erantzuteko, ekosistema aktiboa, aberatsa eta askotarikoa behar dugu, herritarrak inplikatuko dituena.

Nola

Hausnartu eta proposatzea

Colaboratorio ICk Berrikuntza Herritarra sustatu eta ezagutarazten du, honako galdera HAUETATIK ABIATUTA adimen-kolektiboko prozesuen bidez:

  • Nola errazten dugu Berrikuntza Herritarraren ekosistemen garapena eta jasangarritasuna, hainbat eragileren arteko lankidetza eta hibridazioa, eta hauen ekarpenak mailatzea eta transferitzea? Nola lotzen ditugu lurralde eta eskumenen hainbat mailak, sistema federatu bat osatzeko?
  • Nola sustatzen eta hedatzen dugu Berrikuntza Herritarra etengabeko eguneroko jardunbide gisa, ezohiko une eta larrialdietatik harago? Nola lotzen dugu parte-hartze demokratikoarekin? Nola lotzen dugu jendearekin, haien arazoekin eta bizitza-proiektuekin?
  • Nola lortzen ditugu baldintzak eta baliabideak Berrikuntza Herritarra funtsezko elementu izan dadin gizarte gisa aurrean ditugun erronkei erantzuteko?
  • Nola txertatzen dugu Berrikuntza Herritarraren eta laborategien logika tokiko ekipamenduen sare zabalago batean (besteak beste, ikastetxeak, liburutegiak, anbulatorioak, zentro kultural eta komunitarioak, kiroldegiak, telezentroak, enplegu‑bulegoak…)?
  • Nola aldarrikatzen dugu Berrikuntza Herritarraren zeregina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistemako eremu espezifiko gisa? Nola konbinatzen dugu Berrikuntza Herritarra beste berrikuntza mota batzuekin, besteak beste, berrikuntza sozialarekin, irekiarekin, publikoarekin, kulturalarekin edo digitalarekin?

Galdera horiei guztiei erantzuteko, Berrikuntza Herritarraren beraren logikak aplikatzen ditugu: lankidetza sarean, eraginpeko subjektuen inplikazioa edo erantzunak ematea prototipo gisa.

Xedeak

Babestu, lagundu eta ahalbidetzea

Colaboratorio ICren xede nagusia da Berrikuntza Herritarraren ekosistemaren artikulazioa babestea, laguntzea eta ahalbidetzea, eta gure ekintza honako hauetara bideratzea:

  • Eragileak identifikatu eta ikusaraztera, haien izaera askotarikoa, osagarria eta erantzukidea errespetatuta.
  • Eragileak lotu eta mugiaraztera, egiten den eta positiboa den guztia sendotuta, eta lankidetza eta harreman esanguratsuak, jasangarriak eta bideragarriak sustatuta.
  • Erronka komunen inguruko akordio eta proiektu zehatzak garatzera.
  • Lankidetza ahalbidetzen duten azpiegiturak, tresnak, metodologiak eta baliabideak partekatu eta elkarrekin sortzera.
  • Berrikuntza Herritarraren indarra eta ikaskuntza eskalatu eta transferitzera sektoreko eta lurraldeko bestelako jarduketa-eremu batzuetara.
  • Berrikuntza Herritarraren gaitasun eraldatzailea eta bateratzailea hedatu eta haren inguruan sentsibilizatzera, eta, horretarako, erakundeak, gizarte-eragileak, komunikabideak eta abar inplikatzea.

Berrikuntza Herritarra

Definizio beti irekia

Berrikuntza Herritarra erronka bakoitzak eragiten duen eta hartan interesatu duten gizarte zibilaren, pertsonen eta komunitateen inplikazio aktibotik sortzen da. Askotariko eragileen elkarrekintzari esker sortzen da, ezagutza teknikoa eta aditua ezagutza amateurrarekin, esperientziazkoarekin eta bizikidetzakoarekin hibridatuta. Formatu mota guztietako erantzunak (zerbitzuak, produktuak, prozesuak, politikak…) taldean bilatzen ditu, horiek hobetuko baitituzte bizitza eta ingurunea, eta erantzun horiek ongi funtzionatzen badute, maila handiagoan gara daitezke eta beste inguru batzuetara transferitu.

Colaboratorio ICrentzat Berrikuntza Herritarra etiketa irekia da, zeharkakoa, aurreiritzirik gabea, eskuragarria eta egokigarria hainbat esparrutatik, hala nola kulturatik, zientziatik, hezkuntzatik, ingurumenetik, osasunetik, gizarte ekintzatik, ekonomiatik, kiroletik, teknologiatik… Hedatu ahala aberasten da!

Soziala, irekia, publikoa, kulturala eta digitala

Berrikuntza Herritarrak azpimarratzen du gizarte zibila sartu egin behar dela erronka konplexuentzako erantzunen bilaketan, erdigunean jarri behar direla haren ezagutzak, esperientziak, lehentasunak edo ikuspegiak. Haren indarra aberastu eta areagotu egiten da beste berrikuntza modu batzuekin zeharka osatzen denean, beste modu horiei ere hala gertatzen baitzaie ‘herritar’ faktorea sartutakoan.

  • Berrikuntza soziala: guztien onurarako irtenbide eta hobekuntza esanguratsuak bilatzea, bizitzako edozein esparrurekin zerikusia duten erronka eta desafioentzat: osasuna, ingurumena, hezkuntza, ekoizpen-ereduak, elikadura, mugikortasuna, zaintzak, desberdinkeriak…
  • Berrikuntza irekia: ezagutza eta esperientzia berrien ko-ekoizpena lankidetzan eta banatuta, adimen kolektiboaren funtzionamendu-logikei, kode irekiari edo hacker etikari esker, lankidetza eta gardentasuna sustatzeko, baita eskalagarria, erreplikagarria eta transferitu daitekeena ere.
  • Berrikuntza publikoa: balio publikoa sortzea, nahiz sistema publikoa berritu eta indartzeko (zerbitzu berriak, prozedura, parte hartzeko moduak…) nahiz proiektu eraldatzaileak garatzeko eskumenen esparru desberdinetatik lankidetza publiko-sozialean.
  • Berrikuntza kulturala: kontaketa, esanahi, harreman edo ohitura berriak sortzea irudimenaren, arteen eta sorkuntzaren bidez; eta, horretarako, gure mugak eta konbentzioak zalantzan jarri eta zabaltzea esperimentalki, eta eskubide kulturalak herritar guztiengana hedatuko dela ziurtatzea.
  • Berrikuntza digitala: teknologia emergenteetan oinarritutako inguru, tresna eta erabilera sozialen garapen etikoa eta teknikoa (elkarlaneko plataformak, gauzen interneta, big data, fabrikazio digitala, blockchain, adimen artifiziala…), subiranotasun teknologikoa eta eten digitala gainditzea sustatuz.

Esparru komuna

Helize boskoitzaren logikatik abiatuta

Helize boskoitzaren logikatik Herritar Berrikuntzaren esparruan kokatzen da,
Helize hirukoitzaren eredu tradizionala gainditzea dakar (administrazio publikoa/ezagutza eta ikerketa zentroak/enpresak eta profesionalak). Eredu hori, lehenik, helize laukoitzarekin zabaltzen da, eskumenak, jakintzak eta palankak batuz gizarte zibiletik (herritar antolatuak eta ez-antolatuak), eta bosgarren bat ere gehitzen du, hau da, lurraldearen baldintzak eta berezitasunak, berrikuntza sortzen den testuingurua bera kontutan izatea.

Helzie boskoitzatik abiatzen den berrikuntzak helize boskoitzean izan duen sistemaren arrakasta, honen aniztasuna eta eragileen arteko osagarritasuna batzean oinarritzen da, eta ez helizeen arteko rolen banaketa zatituan, baizik eta horien arteko fluxuak, elkarrekintzak eta harreman hibridoak bultzatzean. Ildo horretan, funtsezkoa da herritarrek berrikuntzaren eragile koproduktore gisa duten potentzial guztia hedatzea, aldaketa disruptiboagoak egin baititzake berrikuntza prozesuei heltzeko moduan eta, agian, bestelako emaitzak bilatzeko eta lortzeko moduan ere.

Quíntuple Hélice

GJHen erroskilla

Colaboratorio ICn Erroskillaren Ekonomia dugu erreferentzia gisa. Ekonomia horrek esparru zabalean kokatzen du Berrikuntza Herritarra, bizitzarako gune segurua eta bidezkoa eskainiko duten muga argiak dituen esparruan. Pertsonen oinarrizko beharrak estaliko dituzten minimo sozialetan dago erdiguneko muga eta kanpokoak Atalase ekologikoa proposatzen du, gure ekintzek planetan “0 eragin” izan dezaten.

Economia de Rosquilla

Jarduera mapa hau NBEren Agenda 2030aren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) sartzean aberasten da. Colaboratorio ICn GJH horiek elkarrekin lotutako bi taldetan banatzen ditugu:

  1. DENON GJHak, erroskillaren barruko eta kanpoko mugak gure ekintza guztietan egon behar dira eta zerikusia dute, batetik, minimo sozialekin (1. GJH Pobreziaren amaiera; 2. GJH Goserik ez eta 3. GJH Osasuna eta ongizatea) eta bestetik, atalase ekologikoarekin (13. GJH Klimaren aldeko ekintza; 14. GJH Itsaspeko bizitza eta 15. GJH Lehorreko ekosistemetako bizitza). 
  2. GJH ERAGILEAK (4. GJH ETA 12.aren arteko guztiak eta 16. GJH ere bai) erroskillaren erdian daude eta aldatu egiten dira proiektu bakoitzaren interesen, helburuen eta asmoen arabera.

Gainera, helburuak lortzeko 17. GJH zeharka dabil guztietan. Eta GJH+ Aldaketarako kultura gehitu behar dugu, kulturaren begirada antropologikoa duena eta UNESCOk bere egin duena.

Suscríbete a nuestro boletín