Deprecated: preg_split(): Passing null to parameter #2 ($subject) of type string is deprecated in /var/www/html/colaboratorioic.org/wp-includes/formatting.php on line 3506

Manifestua

Berrikuntza Herritarra, trantsizioan dagoen munduarentzat aukera

Berrikuntza Herritarra (BH) funtsezkoa da aurrean ditugun eraldaketei eta trantsizioei modu positiboan ekiteko bide ezberdinak, sortzaileak eta grinatsuak taldean aurki ditzagun. Baina, bere indar osoa heda dezan, beharrezkoa da presentzia handiagoa izatea agenda publikoan eta erakundeen agendan, ikusgarriagoa eta aitortuagoa izatea eta bere oinarri soziala areagotzea.
Xede hori aintzat hartuta, Colaboratorio ICk Berrikuntza Herritarra sustatzeko hainbat neurri proposatzen ditu. Eta DEIA! egiten dugu hori lortzeko gurekin bat egin dezazun hura sinatuta, mugiarazten lagunduz eta topaketa eta lantaldeetan parte hartuz.

Aldaketa eta ziurgabetasun garaiak bizi ditugu. Aurrean ditugun erronkek, beren dimentsio, konplexutasun eta larrialdia dela eta, gainezkatu dituzte egungo erakunde-sistemak, teknologia- eta zientzia-sistemak eta merkatuko sistemak. Saihestu ezin diren eraldaketa eta trantsizioei egiten diegu aurre bizitzaren esparru guztietan, eta, gizartea antolatzeko modu klasikoetatik harago, harremanetan jartzeko, elkarrekin bizitzeko eta batera ekoizteko modu berriak eskatzen dituzte. Erantzun positibo eta grinatsuak behar ditugu, eta erantzun horiek adimen kolektiboaren, hainbat sektore eta motatako eragileen arteko lankidetzaren eta ezagutza, gaitasun eta esperientzien arteko nahasketaren emaitza izango dira.

Horren aurrean, Berrikuntza Herritarra aukera paregabea da. Berrikuntza Herritarra erronka bakoitzak eragiten duen eta hartan interesa duten gizarte zibilaren, pertsonen eta komunitateen inplikazio aktibotik sortzen da, eta horren xedea da erantzun esanguratsuak, sortzaileak eta lurralde bakoitzaren beharrizan eta errealitatearen arabera egokitutako erantzunak elkarrekin ematea. Berrikuntza modu horren oinarria da formatu mota guztietako irtenbideak (zerbitzuak, produktuak, prozesuak, politikak…) taldean esperimentatzea, horiek hobetuko baitituzte bizitza eta ingurunea. Proposamen horiek ongi funtzionatzen badute, maila handiagoan garatu ahal izango dira eta beste inguru batzuetara transferitu. Gainera, BH modu irekian eta zeharkakoan osatu, aberastu eta sendotu egiten da parte-hartze demokratikoarekin eta berrikuntzaren beste modu batzuekin, besteak beste, euren artean hain ezberdinak diren honako arlo hauetan: gizarte-ekintza, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kultura, ekonomia edo teknologia.

Berrikuntza Herritarrak denbora luzea darama heltzen, zabaltzen, eta, bere modu eta adierazpen aniztasunean, etengabe erakusten du erronkak identifikatu eta haiei heltzeko duen gaitasuna eta efizientzia. Baina, beharrezkoa da BHk bere kristalezko sabaia haustea, ezohiko eta larrialdietako uneen erantzuntzat hartzeari uztea eta egunerokotasunean etengabe gauzatzen den eta integratzen den jardunbidetzat hartzea eta hedatzea, erakundeetatik kanpo zein barruan.

Hori dela eta, une erabakigarria da eta beharrezkoa da Berrikuntza Herritarrak bere indar osoa hedatzea, ikusgarriagoa eta aitortuagoa izatea eta bere oinarri soziala areagotzea. Garrantzitsua da BHk presentzia handiagoa izatea agenda publikoan eta erakundeen agendan, eta, aldi berean, gizarte zibiletik, haren arazoetatik, premietatik eta bizitza-proiektuetatik hurbilago egotea.

Eta asmo hori buruan egiten dugu manifestua eta lehentasunezko zenbait jarduketa-ildo proposatzen ditugu:

  1. Berrikuntza Herritarraren ekosistema gehiago artikulatzen eta mantentzen laguntzea. Eragileen tipologien arteko harremanak sustatzea lurralde eta eskumenen hainbat mailatan. Ekosistemaren elkarlaneko gobernantza banatua ezartzea, parte-hartzeko modu eta inplikazio-maila ezberdinak ahalbidetuko dituena.
    Manifiesto IC — 1
  2. Ekosistemako eragile ugariak ikusarazi, haiekin konektatu eta mugiaraztea, aintzat hartuta jarduera-eremuen eta profilen aniztasuna eta osagarritasuna (antolatutako eta antolatu gabeko herritarrak / administrazio publikoa / ikastetxe eta ikerketa-zentroak / enpresak eta profesionalak). Elkarrizketak, harreman esanguratsuak, zeharkako aliantzak eta elkarlaneko prozesuak lantzea, konfiantzaz, elkarri aitortuz eta elkarrekikotasunez.
    Manifiesto IC — 2
  3. Berrikuntza Herritarra gizartera hurbilaraztea, eta, horretarako, interes-taldeak eta publiko espezifikoak bilatzea. Berrikuntza Herritarraren gaitasun soziala, eraldatzailea eta bateratzailea azpimarratzea, eta, horretarako, komunikabideak, erakundeak, gizarte-eragileak, enpresak eta abar inplikatzea. Adibide praktiko, adierazgarri eta motibagarriak ezagutaraztea, esparru horretan bertako kide sentitzen ez diren eragileek euren buruak bertan ikusten lagunduko dutenak.
    Manifiesto IC — 3
  4. Berrikuntza Herritarra politika publikoetan zeharka txertatzea, estrategia, plan eta neurri zehatzen bidez. Beste berrikuntza mota batzuekin konbinatzea, besteak beste, berrikuntza soziala, irekia, publikoa, kulturala edo digitalarekin. Eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemen barruan Berrikuntza Herritarrak duen berariazkotasuna Herritarren Zientzia baino askoz kontzeptu zabalagotzat har dadin lortzea.
    Manifiesto IC — 4
  5. Hainbat motatako laborategiak ugaritu daitezela sustatzea, Berrikuntza Herritarra eta haren ekosistemaren artikulazioa garatzeko funtsezko azpiegitura hibridoak izan daitezen. Haien zeregina sendotzea, ikerketarako eta berrikuntzarako funtsezko espazio gisa, parte hartzen, esperimentatzen eta elkarrekin ekoizten ikasteko. Erreferentziazko, topaketako eta harremanetarako leku gisa ikusaraztea, prozesu eta bitartekaritzak katalizatzeko, metodologiak errazteko edo areagotzeko eta emaitzak hedatzeko.
    Manifiesto IC — 5
  6. Laborategien eta bestelako bitarteko eragileen, sare banatu eta federatua sustatzea, ekosistemako nodo lokailuak izan daitezen, ekintza bateratuak gara ditzaten eta harremanak eragin ditzaten tokiko mailan (auzo, hiri eta herrietan) zein eskualde, estatu eta nazioarte mailan. Laborategi eta eragile espezializatuagoak eta erreferentziazkoak lotzea errealitate, gai eta komunitate zehatzekin lotuta dauden hurbileko beste batzuekin, liburutegi, zentro kultural eta komunitario, ikastetxe eta unibertsitate, anbulatorio, telezentro, enplegu-bulego, kiroldegi eta abarretan.
    Manifiesto IC — 6
  7. Azpiegiturak, tresnak, metodologiak eta baliabide komunak elkarrekin sortzea eta erabiltzea, ezagutzaren logikak eta teknologia aske eta irekiak oinarri hartuta. Prestakuntza- eta laguntza-programak gauzatzea, pertsonen eta komunitateen garapen burujabea eta sareko lankidetza ahalbidetzeko.
    Manifiesto IC — 7
  8. Proiektu zehatzak garatzen laguntzea, elkarlanean, hainbat eragileren artean eta testuinguru ezberdinetara egokituak. Erronka komunen inguruan lan egitea, eta. horretarako, bizitza-proiektuei eta beharrizan espezifikoei erantzutea eta arazoak eta tokiko agendak makro erakunde-esparruekin (besteak beste la Agenda 2030 eta haren GJHak) lotzea.
    Manifiesto IC — 8
  9. Berrikuntza Herritarra hezkuntza-sisteman txertatzea, Lehen Hezkuntzatik Unibertsitatera doan garapen-ibilbide batean, bizitzan zehar, zeharkako gaitasunak garatzeko eta aldaketa-eragileak prestatzeko. Ikaskuntza eta praktika lotzen dituzten programak edo irakasgaiak garatzea, horietan erronka eta komunitate zehatzekin lotutako ikerketak eta proiektuak gauzatzeko.
    Manifiesto IC — 9
  10. Berrikuntza Herritarraren inguruan esparru profesional eta kualifikatua osatzea, harremanak, prozesuak eta proiektuak ahalbidetuko dituzten gaitasunetan oinarrituta. Profil profesionalak identifikatzea eta prestakuntza-programak eta -edukiak garatzea, beharrezkoak diren trebakuntza teknikoak, metodologikoak eta pertsonalak jasotzeko aukera emango dutenak.
    Manifiesto IC — 10
  11. Konpromisoa hartzea sistema publikoa berritzeko, eraldatzeko eta sendotzeko. Aurrerapausoak ematea erakunde irekiago, enpatiko, bideratzaile eta sarean txertatuagoak lortzeko. Gobernantza, partaidetza eta lankidetza publiko-sozialerako modu berrien esperimentazioa babestea. Eta, horretarako, langile publikoak txertatzea berrikuntzaren sistemako funtsezko eragile gisa.
    Manifiesto IC — 11
  12. Erreferentziazko ebaluazio-sistema bat definitzea, Berrikuntza Herritarrarekin bat datozen printzipio eta adierazleetatik abiatuta. Sistema horrek aukera eman behar du eragina neurtzeko eta kontuak emateko, konparazio-azterketa ahalbidetzeko eta ekosistema bera, bertako eragileak eta proposatutako berrikuntzak etengabe hobetzen laguntzeko. Sistema metodologiko hori, halaber, beste eremu batzuen ebaluazioan txertatu ahalko da edo hura osatu ahalko du.
    Manifiesto IC — 12

MANIFESTUA! Colaboratorio ICk abiarazi du. Colaboratorioa topaketarako, loturarako eta ekintzarako espazio kolektibo bat da, eta Berrikuntza Herritarra agenda publikoan eta erakundeen agendan sartzeko eta haren ekosistema zeharkakotasunaren bidez artikulatzeko konpromisoa hartu duten agente anitz eta askotarikoek osatzen dute.

Hori guztia lortzeko, Berrikuntza Herritarrarekin modu batera edo bestera lotutako eragile gehiagoren bila gabiltza, baita berrikuntzan zuzeneko ardurak eta gaitasunak dituzten erakunde eta entitateen bila ere.

Mugimendu hau babestera gonbidatzen zaitugu. Sina ezazu MANIFESTUA! Halaber, zure ingurukoen artean eta konfiantzazko sareetan hedatzeko eskatzen dizugu. Gainera, pauso bat gehiago eman nahi baduzu, parte har dezakezu helburuak lortzeko aurrerapausoak emateko antolatzen diren topaketa eta lantaldeetan.

BAT EGINGO DUZU DEI HONEKIN?
ELKARREKIN INDARTSUAGOAK GARA!

Nombre y apellidosEntidad
Adolfo Chautón Pérez
CooperativaActyva_ICosistemas
Adrià Prats Romeu
Adrian Smith
Science Policy Research Unit, University of Sussex
Ainoa Boyd Arregui
Alberto Flores
Makea tu vida
Alexandra Libânio
Estação Cooperativa
Ana Viñals Blanco
Podemos Bilbao
Angel Navarro
Las Naves
Arantza Mariskal Balerdi
Medialab Tabakalera
Artur Serra
i2cat
Asier Amezaga
Komuniatik
Asier Gallastegi Fullaondo
Beatriz Fadón Junyent
Ecocomedores Extremadura. Alianza para una alimentación escolar saludable y sostenible
Bernardino David Rodríguez Espino
Gabinete de Asistencia Técnica en materia de Participación Ciudadana a gobiernos municipales de Gran Canaria (GAT), un proyecto de colaboración entre el Colegio Oficial del Trabajo Social de Las Palmas y la Dirección General de Participación Ciudadana del Cabildo de Gran Canaria
BoraBeirã
PlanetaAlecrim Associação
Carlos Oliván Villobas
Laboratorio de Aragón Gobierno Abierto - LAAAB
Carmen Oviedo Cueva
Pedagogías Invisibles
Carpe
Daniel Llamas
Macedonia
David Gateu Valls
Vallsgenera
David Mingorance Puga
AIDI
David Pello Gonzalez
Diego Gracia
Subdirección General de Coordinación Bibliotecaria (Ministerio de Cultura y Deporte, España)
Diego López-de-Ipiña González-de-Artaza
Universidad de Deusto
ELENA POLO RAIGÓN
Empar Polo
Citilab
Eva Gómez
i2cat
FERMIN CEREZO PECO
Florencia De Los Santos
Gorka Rodríguez Olea
Urbanbat
Ibai Zabaleta
Tabakalera
Inaki Lazaro
Infolagun
Iranzu Guijarro Plaza
ColaBoraBora
Irene Reig Alberola
CARPE
Ixone Artetxe
J.Ignasi
CTTI
Javier Arteaga
Feeling
Javier Ibáñez Martínez
Las Naves
Javier Ratonlab
Javier Roche Martínez
Harinera ZGZ
Jordi Colobrans Delgado
Fundació i2CAT
Jorge Benet
Josep Marés i Subirà
adhoc cultura
Juan
Artefacto diseño
Juan García Única
Uguburú. Seminario de Literatura Infantil y Juvenil en la UGR / Universidad de Granada
JUAN LAZARO GARCÍA
ARTE_FACTO DISEÑO
Kani Cubo
LAAAB
Karina Rocha Currás
lareira social
Klaudia Alvarez Nogales
Adab1ts
Laia Sánchez
Citilab
Laura Peredo
Espacio Odisea
Laurita Siles
Mutur Beltz
Leire Cano
Medialab-Tabakalera (Ereiten)
Liliana Arroyo Moliner
Lola Montejo Cunilleras
Tésera Mediació
Lourdes Mirón
Jovesólides
luis Pradilla
Maje Reig
CARPE
Marcos García
María Campos
María Lozano
Mariana Salgado
Diseño y diáspora podcast
Marianna Martinez Alfaro
Circular Society Labs
Marianna Martinez Alfaro
circular society labs
Matías Verderau del Río
Lichen Innovación Social
Mauro Gil-Fournier
Arquitecturas Afectivas
Montse Lara Suriol
Biblioteca Municipal de Cervelló
MORA EFRON
Natascha Wahlberg Macías
Social Climate S.COOP.AND
Òscar Martínez Ciuró
MakerConvent
Patricia Horrillo Guerra
Wikiesfera
Paula
coboi
RAQUEL
DT EDUCACIÓN
Ricardo Antón Troyas
ColaBoraBora
Rubén Domínguez
Sara Anes Sanz
Serafín Huertas Alcalá
SONIA PRIETO GONZÁLEZ
eCivis, asociación para la promoción de la ciudadanía activa
Stephanie García
Papelería urbana
Susana Moliner
GRIGRI
Teresa Jular Pérez-Alfaro
xli design+thinking
Tomas Guido
#plantauno-transit projectes
Toñi Caro González
i2Cat
Toñi Caro González
eohforgood
Victoria Pellicer Sifres
Las Naves

¿Nos ayudas con tu firma? ¡Juntas somos más fuertes!

* Dato obligatorio.
• Campo visible públicamente en la web y otras publicaciones.
• Campo de uso interno no visible públicamente o utilizado de forma agregada o para realizar filtrados de búsqueda.
Campo no visible públicamente.
Campo no visible públicamente.
Campo no visible públicamente.
Campo no visible públicamente.
Campo no visible públicamente.

Suscríbete a nuestro boletín