Gu

Nondik gatoz?

Colaboratorio IC ¿Y SI NOS ENREDAMOS? topaketan sortu zen; 2020ko apirilaren amaieran egin zen topaketa hori, COVID-19aren ondorioz konfinamendu bete-betean geundenean, Frena La Curva proiektuaren esparruan, Berrikuntza Herritarraren ekosistema nola sustatu eta artikulatu hausnartzeko.

Topaketa honen hasierako sustatzaileak honako hauek izan ziren: Laia Sánchez (Citilab); Ricardo Antón (ColaBoraBora / Wikitoki); Javier Ibáñez (Las Naves); Ibai Zabaleta (Medialab Tabakalera); Alberto Flores (Makea Tu Vida); Adrian De Miguel eta Marcos García (Medialab Prado); Adolfo Chautón, Josian Llorente. 150 lagun baino gehiago aritu ziren (profesionalak, bitartekariak, aktibistak, ikertzaileak… Gehienak estatu mailakoak, baina Latinoamerikakoak ere bai). Topaketako elkarrizketen, trukeen eta ikaskuntzen ondorioa da argitalpen-txosten hau, eta iturri-kodea eta ibilbide-orria dugu. Eta egiten ari garen urratsen berri duzu denbora lerro honetan.

Komunitatea

Colaboratorio IC proiektu iraunkorra izateko izpirituarekin sortu zen, Berrikuntza Herritarra eta bertako eragileak ikusgarri bihurtzea, artikulatzea eta berrikuntza sistemako funtsezko zati gisa finkatzea lortu arte aktibo mantentzeko asmoz.

Horretarako, funtsezkoa da komunitate zentzu eta sentimendua sortzea, Herritarren Berrikuntzarekiko interesa izendatzaile komun gisa hartuta. Komunitate bat,  Colaboratorio ICaren oinarria, edozein dimentsio, jarduera edo tipologiatako (gizarte zibila/administrazio publikoa/ezagutza eta ikerketa zentroak/enpresak eta profesionalak) eragile askotariko eta osagarriek osatua. Harreman esanguratsuak eta zeharkako aliantzak (diziplinakoak, eskumenekoak, lurraldekoak) landu nahi dituzten eragileak, konfiantzatik, aintzatespenetik eta elkarrekikotasunetik abiatuta, modu erantzukide bezain proportzionalean, logika estraktibistetatik ihes eginez.

Xede hori lortzeko Berrikuntza Herritarreko komunitate zabala eta anitza izateaz gain, Colaboratorio ICk inplikazio mota ezberdinak dituzten eragileen konpromisoa du garapenerako:

Eragile sustatzaileak

Koordinazio Taldea komunitateko kide aktiboak diren erakundeek eta pertsonek osatzen dute, Colaboratorio ICren norabidean eta kudeaketan inplikazio handiena dutenak. Haren estrategian eta ekintza-planean sartzen dute eta baliabide jakinak ematen dituzte haren garapenerako (lanaldian denbora eskaintzen diote, eskura dituzten baliabide materialak eta zerbitzuak, ekimen jakinetarako aurrekontua, jardueraren bat antolatu…).

Agente sustatzailea izan nahi duzu?

Gaur egun, hauek dira Colaboratorio IC sustatzen duten eragileak:

Eragile laguntzaileak

Komunitateko kide zuzenak ez izan arren, zuzeneko edo zeharkako eskumenak dituzten erakundeak dira edo Berrikuntza Herritarrari erasaten dioten esparruekin zerikusia duten funtzioak dituztenak eta hortik lagundu nahi diotenak Colaboratorio ICri bere misioa ezartzen. Administrazio publikoak izan daitezke, berrikuntza agentziak, fundazioak, unibertsitateak, ikerketa‑zentroak edo enpresak; eta lankidetzan aritzen dira mota askotako loturen eta ekarpenen bidez: baliabide finantzarioak, materialak, ikerketarako edo komunikaziorako materialak; eta/edo Berrikuntza Herritarrarentzako esparru eta harreman estrategikoetara sarbidea.

Eragile laguntzailea izan nahi duzu?

Gaur egun, hauek dira Colaboratorio IC laguntzen duten eragileak:

Onurak

Zergatik bat egin Colaboratorio ICrekin?

Zer emango dizu Colaboratorio ICrekin bat egiteak?

  • Berrikuntza Herritarraren inguruko komunitate anitz eta aktibo baten kide izatea, ordezkaritza kolektiboa izateko gaitasuna duena, gai- eta lurralde‑esparru desberdinetan eragina eta solaskidetza duena.
  • Antzeko beste eragile batzuekin bat egitea, interes komunak eta profil anitzak dituztenak, begirada, esperientzia eta gaitasun osagarriak dituztenak.
  • Dagoeneko badauden itunak sendotzeko bat egitea eta estatuko eta nazioarteko eragileekin harreman berriak finkatzea.
  • Erronka komunak eta Colaboratorio ICko kide diren eragileen artean garatutako proiektuen definizioan parte hartzea.
  • Colaboratorio ICk sortutako eta/edo partekatutako azpiegiturak, tresnak eta beste baliabideak eskuratzeko aukera izatea.
  • Zure jarduerak eta proposamenak interes partekatuko esparruan ezagutaraztea.
  • Egiteko moduak, ikaskuntzak eta jardunbide onak partekatzea.

Onura komun ugari.

Eta zenbat eta gehiago inplikatu, orduan eta gehiago hartuko duzu!

Funtzionamendua

Egitura irekia, parte hartzailea eta dinamikoa

Colaboratorio ICk ez du forma juridiko propiorik, baizik eta federatuta aritzen da. Konfiantzan, aitormenean, elkarrekikotasunean eta elkar babestean oinarritzen du bere garapena. Eragile kopuru handia eta anitza inplikatzea da gure helburua, proposatzen ditugun parte hartzeko modu eta mailen ondorioz lan autokudeatua, erantzunkidea eta banatua sustatuz.

Colaboratorio ICrekin bat eginez gero, bertako kudeaketa-organoetan hartuko duzu parte eta inplikatuko zara, lantaldeetan, erabakiak hartzeko prozesuetan, aktibatuko diren proiektu zehatzetan, etab.

Diagrama funcionamiento

IC komunitatea

  • Berrikuntza Herritarraren ekosisteman parte hartzeko interesa duten eragileak daude, elkarrekin konektatu nahi dutenak eta aurrerapenen berri izan nahi dutenak, baina konpromiso eta inplikazio maila puntuala edo lasaia dute.
  • Komunitate osoaren urteko 2 topaketa izaten ditu gutxienez.
  • Beharren arabera eboluzionatzen duten hainbat informazio eta partaidetza-kanal

Koordinazio taldea

  • Taldekide batzuk partikularrak dira eta beste batzuk Colaboratorio ICko erakundeen ordezkariak, nahiz eragile sustatzaileetakoak nahiz Komunitatearen multzokoak.
  • Oinarrizko kudeaketa lanak egiten ditu, koordinazioa, idazkaritza teknikoa, komunikazioa, ekosistemaren dinamizazioa…
  • Irekia eta borondatezkoa da, nahiz eta zeregin batzuetarako liberatuen lana ere erabili daitekeen –horretarako baliabiderik izanez gero-.
  • Aldiro biltzen da, gutxienez 2 hilean behin.

Lan taldeak

  • Talde egonkorrak edo aldi batekoak, irekiak, taldearen zereginen eta ekintzen garapenarekin konpromisoa duten pertsonek osatuak.
  • Talde bakoitzak bere lanerako plana eta operatiba helburuen, pertsona kopuruaren eta inplikazioen arabera definitzen ditu, baita denboraren edo beste baliabide batzuen eskuragarritasunaren arabera ere.
  • Funtzionamendu adhokratikoa da eta gutxienez bi inplikazio maila proposatzen ditu:
  1. “Bultza”, koordinatu, prozesua zaindu eta zedarriak betetzen direla zaindu.
  2. Prozesuari lagun egin eta une jakinetan edo zeregin jakinetan aktibatu.

Baliabideak eta finantziaketa

Nola irauten du Colaboratorio ICk?

Colaboratorio ICren lanaren zati handi bat borondatez egiten da eta bertako eragileen baliabide propioekin. Hau da:

  • Denbora eskaintzen zaie Colaboratorio ICn garatutako zereginei (kudeaketa, komunikazioa, proposamenak idatzi, euskarri teknikoa…).
  • Azpiegiturak eta tresnak eskaintzen dira denok erabiltzeko (zerbitzariak, streaminga, lankidetzarako tresnak…) ).
  • Ekosistemako eragileek dagoeneko kontratatuta izan eta Colaboratorio ICri babesa eman diezaioketen zerbitzuak (adibidez, itzulpenetarako, diseinurako, zerbitzu teknikoetarako, inprimatzeko, bidaietarako…).
  • Aurrekontu partidak gastuak babestu eta kontratazioetarako proiektuak eta/edo funtzioak garatzeko eta Colaboratorio ICren ekintza-planarekin zerikusia izan eta borondatezko zereginetik harago dauden zerbitzuetarako, jasangarriak ez diren egoerak eta auto-prekarizazioa bultzatuko dutenak saihesteko (koordinazio lanetarako, idazkaritza teknikoa, kudeaketa lanak, erraztea eta lagun egitea, proposamenak prestatu, jarduerak ekoitzi, web programazioa, kontakizunak idazteko…).

OHARRA: Colaboratorio ICk ez du oraingoz forma juridiko propiorik finantzazioa edo beste baliabide batzuk zuzenean eskatu edo hartu ahal izateko, beraz, eragile sustatzaileen bidez hartzen dira baliabideak gardentasun-irizpideei jarraituz eta taldean adostutako helburuak eta estrategiak oinarri hartuta.

Suscríbete a nuestro boletín