Manifestua
Berrikuntza Herritarra, trantsizioan dagoen munduarentzat aukera
Berrikuntza Herritarra (BH) funtsezkoa da aurrean ditugun eraldaketei eta trantsizioei modu positiboan ekiteko bide ezberdinak, sortzaileak eta grinatsuak taldean aurki ditzagun. Baina, bere indar osoa heda dezan, beharrezkoa da presentzia handiagoa izatea agenda publikoan eta erakundeen agendan, ikusgarriagoa eta aitortuagoa izatea eta bere oinarri soziala areagotzea.
Xede hori aintzat hartuta, Colaboratorio ICk Berrikuntza Herritarra sustatzeko hainbat neurri proposatzen ditu. Eta DEIA! egiten dugu hori lortzeko gurekin bat egin dezazun hura sinatuta, mugiarazten lagunduz eta topaketa eta lantaldeetan parte hartuz.
Aldaketa eta ziurgabetasun garaiak bizi ditugu. Aurrean ditugun erronkek, beren dimentsio, konplexutasun eta larrialdia dela eta, gainezkatu dituzte egungo erakunde-sistemak, teknologia- eta zientzia-sistemak eta merkatuko sistemak. Saihestu ezin diren eraldaketa eta trantsizioei egiten diegu aurre bizitzaren esparru guztietan, eta, gizartea antolatzeko modu klasikoetatik harago, harremanetan jartzeko, elkarrekin bizitzeko eta batera ekoizteko modu berriak eskatzen dituzte. Erantzun positibo eta grinatsuak behar ditugu, eta erantzun horiek adimen kolektiboaren, hainbat sektore eta motatako eragileen arteko lankidetzaren eta ezagutza, gaitasun eta esperientzien arteko nahasketaren emaitza izango dira.
Horren aurrean, Berrikuntza Herritarra aukera paregabea da. Berrikuntza Herritarra erronka bakoitzak eragiten duen eta hartan interesa duten gizarte zibilaren, pertsonen eta komunitateen inplikazio aktibotik sortzen da, eta horren xedea da erantzun esanguratsuak, sortzaileak eta lurralde bakoitzaren beharrizan eta errealitatearen arabera egokitutako erantzunak elkarrekin ematea. Berrikuntza modu horren oinarria da formatu mota guztietako irtenbideak (zerbitzuak, produktuak, prozesuak, politikak…) taldean esperimentatzea, horiek hobetuko baitituzte bizitza eta ingurunea. Proposamen horiek ongi funtzionatzen badute, maila handiagoan garatu ahal izango dira eta beste inguru batzuetara transferitu. Gainera, BH modu irekian eta zeharkakoan osatu, aberastu eta sendotu egiten da parte-hartze demokratikoarekin eta berrikuntzaren beste modu batzuekin, besteak beste, euren artean hain ezberdinak diren honako arlo hauetan: gizarte-ekintza, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kultura, ekonomia edo teknologia.
Berrikuntza Herritarrak denbora luzea darama heltzen, zabaltzen, eta, bere modu eta adierazpen aniztasunean, etengabe erakusten du erronkak identifikatu eta haiei heltzeko duen gaitasuna eta efizientzia. Baina, beharrezkoa da BHk bere kristalezko sabaia haustea, ezohiko eta larrialdietako uneen erantzuntzat hartzeari uztea eta egunerokotasunean etengabe gauzatzen den eta integratzen den jardunbidetzat hartzea eta hedatzea, erakundeetatik kanpo zein barruan.
Hori dela eta, une erabakigarria da eta beharrezkoa da Berrikuntza Herritarrak bere indar osoa hedatzea, ikusgarriagoa eta aitortuagoa izatea eta bere oinarri soziala areagotzea. Garrantzitsua da BHk presentzia handiagoa izatea agenda publikoan eta erakundeen agendan, eta, aldi berean, gizarte zibiletik, haren arazoetatik, premietatik eta bizitza-proiektuetatik hurbilago egotea.
Eta asmo hori buruan egiten dugu manifestua eta lehentasunezko zenbait jarduketa-ildo proposatzen ditugu:
- Berrikuntza Herritarraren ekosistema gehiago artikulatzen eta mantentzen laguntzea. Eragileen tipologien arteko harremanak sustatzea lurralde eta eskumenen hainbat mailatan. Ekosistemaren elkarlaneko gobernantza banatua ezartzea, parte-hartzeko modu eta inplikazio-maila ezberdinak ahalbidetuko dituena.
- Ekosistemako eragile ugariak ikusarazi, haiekin konektatu eta mugiaraztea, aintzat hartuta jarduera-eremuen eta profilen aniztasuna eta osagarritasuna (antolatutako eta antolatu gabeko herritarrak / administrazio publikoa / ikastetxe eta ikerketa-zentroak / enpresak eta profesionalak). Elkarrizketak, harreman esanguratsuak, zeharkako aliantzak eta elkarlaneko prozesuak lantzea, konfiantzaz, elkarri aitortuz eta elkarrekikotasunez.
- Berrikuntza Herritarra gizartera hurbilaraztea, eta, horretarako, interes-taldeak eta publiko espezifikoak bilatzea. Berrikuntza Herritarraren gaitasun soziala, eraldatzailea eta bateratzailea azpimarratzea, eta, horretarako, komunikabideak, erakundeak, gizarte-eragileak, enpresak eta abar inplikatzea. Adibide praktiko, adierazgarri eta motibagarriak ezagutaraztea, esparru horretan bertako kide sentitzen ez diren eragileek euren buruak bertan ikusten lagunduko dutenak.
- Berrikuntza Herritarra politika publikoetan zeharka txertatzea, estrategia, plan eta neurri zehatzen bidez. Beste berrikuntza mota batzuekin konbinatzea, besteak beste, berrikuntza soziala, irekia, publikoa, kulturala edo digitalarekin. Eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemen barruan Berrikuntza Herritarrak duen berariazkotasuna Herritarren Zientzia baino askoz kontzeptu zabalagotzat har dadin lortzea.
- Hainbat motatako laborategiak ugaritu daitezela sustatzea, Berrikuntza Herritarra eta haren ekosistemaren artikulazioa garatzeko funtsezko azpiegitura hibridoak izan daitezen. Haien zeregina sendotzea, ikerketarako eta berrikuntzarako funtsezko espazio gisa, parte hartzen, esperimentatzen eta elkarrekin ekoizten ikasteko. Erreferentziazko, topaketako eta harremanetarako leku gisa ikusaraztea, prozesu eta bitartekaritzak katalizatzeko, metodologiak errazteko edo areagotzeko eta emaitzak hedatzeko.
- Laborategien eta bestelako bitarteko eragileen, sare banatu eta federatua sustatzea, ekosistemako nodo lokailuak izan daitezen, ekintza bateratuak gara ditzaten eta harremanak eragin ditzaten tokiko mailan (auzo, hiri eta herrietan) zein eskualde, estatu eta nazioarte mailan. Laborategi eta eragile espezializatuagoak eta erreferentziazkoak lotzea errealitate, gai eta komunitate zehatzekin lotuta dauden hurbileko beste batzuekin, liburutegi, zentro kultural eta komunitario, ikastetxe eta unibertsitate, anbulatorio, telezentro, enplegu-bulego, kiroldegi eta abarretan.
- Azpiegiturak, tresnak, metodologiak eta baliabide komunak elkarrekin sortzea eta erabiltzea, ezagutzaren logikak eta teknologia aske eta irekiak oinarri hartuta. Prestakuntza- eta laguntza-programak gauzatzea, pertsonen eta komunitateen garapen burujabea eta sareko lankidetza ahalbidetzeko.
- Proiektu zehatzak garatzen laguntzea, elkarlanean, hainbat eragileren artean eta testuinguru ezberdinetara egokituak. Erronka komunen inguruan lan egitea, eta. horretarako, bizitza-proiektuei eta beharrizan espezifikoei erantzutea eta arazoak eta tokiko agendak makro erakunde-esparruekin (besteak beste la Agenda 2030 eta haren GJHak) lotzea.
- Berrikuntza Herritarra hezkuntza-sisteman txertatzea, Lehen Hezkuntzatik Unibertsitatera doan garapen-ibilbide batean, bizitzan zehar, zeharkako gaitasunak garatzeko eta aldaketa-eragileak prestatzeko. Ikaskuntza eta praktika lotzen dituzten programak edo irakasgaiak garatzea, horietan erronka eta komunitate zehatzekin lotutako ikerketak eta proiektuak gauzatzeko.
- Berrikuntza Herritarraren inguruan esparru profesional eta kualifikatua osatzea, harremanak, prozesuak eta proiektuak ahalbidetuko dituzten gaitasunetan oinarrituta. Profil profesionalak identifikatzea eta prestakuntza-programak eta -edukiak garatzea, beharrezkoak diren trebakuntza teknikoak, metodologikoak eta pertsonalak jasotzeko aukera emango dutenak.
- Konpromisoa hartzea sistema publikoa berritzeko, eraldatzeko eta sendotzeko. Aurrerapausoak ematea erakunde irekiago, enpatiko, bideratzaile eta sarean txertatuagoak lortzeko. Gobernantza, partaidetza eta lankidetza publiko-sozialerako modu berrien esperimentazioa babestea. Eta, horretarako, langile publikoak txertatzea berrikuntzaren sistemako funtsezko eragile gisa.
- Erreferentziazko ebaluazio-sistema bat definitzea, Berrikuntza Herritarrarekin bat datozen printzipio eta adierazleetatik abiatuta. Sistema horrek aukera eman behar du eragina neurtzeko eta kontuak emateko, konparazio-azterketa ahalbidetzeko eta ekosistema bera, bertako eragileak eta proposatutako berrikuntzak etengabe hobetzen laguntzeko. Sistema metodologiko hori, halaber, beste eremu batzuen ebaluazioan txertatu ahalko da edo hura osatu ahalko du.
MANIFESTUA! Colaboratorio ICk abiarazi du. Colaboratorioa topaketarako, loturarako eta ekintzarako espazio kolektibo bat da, eta Berrikuntza Herritarra agenda publikoan eta erakundeen agendan sartzeko eta haren ekosistema zeharkakotasunaren bidez artikulatzeko konpromisoa hartu duten agente anitz eta askotarikoek osatzen dute.
Hori guztia lortzeko, Berrikuntza Herritarrarekin modu batera edo bestera lotutako eragile gehiagoren bila gabiltza, baita berrikuntzan zuzeneko ardurak eta gaitasunak dituzten erakunde eta entitateen bila ere.
Mugimendu hau babestera gonbidatzen zaitugu. Sina ezazu MANIFESTUA! Halaber, zure ingurukoen artean eta konfiantzazko sareetan hedatzeko eskatzen dizugu. Gainera, pauso bat gehiago eman nahi baduzu, parte har dezakezu helburuak lortzeko aurrerapausoak emateko antolatzen diren topaketa eta lantaldeetan.
BAT EGINGO DUZU DEI HONEKIN?
ELKARREKIN INDARTSUAGOAK GARA!
Nombre y apellidos | Entidad |
---|---|
Adolfo Chautón Pérez | CooperativaActyva_ICosistemas |
Adrià Prats Romeu | |
Adrian Smith | Science Policy Research Unit, University of Sussex |
Ainoa Boyd Arregui | |
Alberto Flores | Makea tu vida |
Alexandra Libânio | Estação Cooperativa |
Ana Viñals Blanco | Podemos Bilbao |
Angel Navarro | Las Naves |
Arantza Mariskal Balerdi | Medialab Tabakalera |
Artur Serra | i2cat |
Asier Amezaga | Komuniatik |
Asier Gallastegi Fullaondo | |
Beatriz Fadón Junyent | Ecocomedores Extremadura. Alianza para una alimentación escolar saludable y sostenible |
Bernardino David Rodríguez Espino | Gabinete de Asistencia Técnica en materia de Participación Ciudadana a gobiernos municipales de Gran Canaria (GAT), un proyecto de colaboración entre el Colegio Oficial del Trabajo Social de Las Palmas y la Dirección General de Participación Ciudadana del Cabildo de Gran Canaria |
BoraBeirã | PlanetaAlecrim Associação |
Carlos Oliván Villobas | Laboratorio de Aragón Gobierno Abierto - LAAAB |
Carmen Oviedo Cueva | Pedagogías Invisibles |
Caroline jerome | |
Carpe | |
Daniel Llamas | Macedonia |
David Gateu Valls | Vallsgenera |
David Mingorance Puga | AIDI |
David Pello Gonzalez | |
Diego Gracia | Subdirección General de Coordinación Bibliotecaria (Ministerio de Cultura y Deporte, España) |
Diego López-de-Ipiña González-de-Artaza | Universidad de Deusto |
ELENA POLO RAIGÓN | |
Empar Polo | Citilab |
Eva Gómez | i2cat |
FERMIN CEREZO PECO | |
Florencia De Los Santos | |
Francisco Paredes | Asociación Civil Espacio Paternal Arte y Cultura |
Gorka Rodríguez Olea | Urbanbat |
Gynna Millan | Universidad del Valle |
Ibai Zabaleta | Tabakalera |
Inaki Lazaro | Infolagun |
Iranzu Guijarro Plaza | ColaBoraBora |
Irene Reig Alberola | CARPE |
Ixone Artetxe | |
J.Ignasi | CTTI |
Javier Arteaga | Feeling |
Javier Ibáñez Martínez | Las Naves |
Javier Ratonlab | |
Javier Roche Martínez | Harinera ZGZ |
Jordi Colobrans Delgado | Fundació i2CAT |
Jorge Benet | |
Josep Marés i Subirà | adhoc cultura |
Juan | Artefacto diseño |
Juan García Única | Uguburú. Seminario de Literatura Infantil y Juvenil en la UGR / Universidad de Granada |
JUAN LAZARO GARCÍA | ARTE_FACTO DISEÑO |
Kani Cubo | LAAAB |
Karina Rocha Currás | lareira social |
Klaudia Alvarez Nogales | Adab1ts |
Laia Sánchez | Citilab |
Laura Peredo | Espacio Odisea |
Laurita Siles | Mutur Beltz |
Leire Cano | Medialab-Tabakalera (Ereiten) |
Liliana Arroyo Moliner | |
Lola Montejo Cunilleras | Tésera Mediació |
Lourdes Mirón | Jovesólides |
luis Pradilla | |
Maje Reig | CARPE |
Marcos García | |
María Campos | |
María Lozano | |
Mariana Salgado | Diseño y diáspora podcast |
Marianna Martinez Alfaro | Circular Society Labs |
Marianna Martinez Alfaro | circular society labs |
Matías Verderau del Río | Lichen Innovación Social |
Mauro Gil-Fournier | Arquitecturas Afectivas |
Montse Lara Suriol | Biblioteca Municipal de Cervelló |
MORA EFRON | |
Natascha Wahlberg Macías | Social Climate S.COOP.AND |
Òscar Martínez Ciuró | MakerConvent |
Patricia Horrillo Guerra | Wikiesfera |
Paula | coboi |
RAQUEL | DT EDUCACIÓN |
Ricardo Antón Troyas | ColaBoraBora |
Rubén Domínguez | |
Sara Anes Sanz | |
Sara Ferreras | Trimtab |
Serafín Huertas Alcalá | |
SONIA PRIETO GONZÁLEZ | eCivis, asociación para la promoción de la ciudadanía activa |
Stephanie García | Papelería urbana |
Susana Moliner | GRIGRI |
Teresa Jular Pérez-Alfaro | xli design+thinking |
Tomas Guido | #plantauno-transit projectes |
Toñi Caro González | i2Cat |
Toñi Caro González | eohforgood |
Victoria Pellicer Sifres | Las Naves |