Colaboratorio de Innovación Ciudadana - Nodo Euskal Herria.

EKOSISTEMAK23: EKOSISTEMEN EKOSISTEMA BATERANTZ

Euskal Herriko berrikuntza eraldatzailearen ekosistemen ekosistemaren parte sentitzen zareten eragile horiei guztiei dei egiten dizuegu. Datorren ekainaren 8an Tabakaleran elkartzeko gonbidapena da.

Krisialdiak eta aurrean ditugun erronkak gero eta konplexuagoak eta intersekzionalagoak direnez, eragile ezberdinen arteko lankidetzaz gero eta gehiago hitz egiten da (administrazioa, gizarte-eragileak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, enpresak) eta baita ere berrikuntzaren ikuspegi ezberineaz (herritarra, publikoa, irekia, soziala, kulturala, digitala), bide posibleak kolektiboki bilatzeko.

Esparru askotan antzeko gauzak lantzen ari dira, eta puntu komun eta osagarri ugariko ikerketa-lerroak eta proiektuak aktibatzen dira. Berrikuntza eraldatzaileko proposamenak ugaritzea oso gauza aberatsa eta interesgarria da. Baina gehiegitan, ezagutzarik, konfiantzarik, denborarik edo baliabiderik ez dagoenez, ez dago harremanik eragile horien, haien sareen eta proiektuen artean; eta gainjartzeak, interes-gatazkak edo bestelako zirkuitulaburrak gertatzen dira, sinergiak eta aukerak alferrik galtzea dakartenak.

IC Colaboratoriotik, irekia eta beste hainbat eraldaketa-modutara lotua dagoen Herritarren Berrikuntzarekin lotutako gure posiziotik, horretaz guztiaz oso kontziente gara eta baita ere nolabaiteko konbergentzia eta gutxieneko komun batzuk bilatzeko beharraz, erronkei elkarrekin edo gutxienez modu koordinatuagoan heldu ahal izateko. Geure etiketa eta agendetatik abiatuta, gutxienez, elkar aitortzeko erantzukizuna dugula uste dugu eta, hortik aurrera, zergatik ez, gehiago konektatzeko, bakoitza zertan gabiltzan jakiteko interesa izateko, puntu komunak identifikatzeko, baliabideak optimizatzeko eta federatzeko, ikaskuntzak gurutzatzeko, gure ekintzen eragina eta ondorio positiboa areagotzeko, eta hauen mailaketa eta transferentzia errazteko. Azken batean, ekosistemen ekosistema gisa ulertu eta artikulatzeko. Izan ere, zientzia herritarra, elkalaneko gobernantza, kultura komunitarioa, ekonomia solidarioa, AZTGa, teknologia libreak, berrikuntza laborategiak, transizio eta aldaketa prozesuak elikatzen dituen haztegi beraren parte dira.

Horregatik zabaltzen dugu gonbidapen hau. Berrikuntza eraldatzailearen ekosistemen ekosistemaren parte zareten Euskal Herriko eragileei dei egiten dizuegu eta gauza sinple bezain esanguratsu bat proposatzen dizuegu: ELKAR TOPATZEA. Hitzordua ekainak 8, ostegunean izango da Tabakaleran, Donostian. Z aretoan (Lehen solairua) geratuko gara, 10:15etan. 18:00ak arte jarduera agenda irekia egongo da.

Gonbidapen honek nolabait itaundu bazaitu, ez gehiegi pentsatu. Gorde eguna eta eman izena.

Guztia ahalik eta ondoen antolatzeko, ekainaren 2a baino lehen formulario erraz bat bete behar duzu.

IZENA EMATEN DUT!

TOPAKETAREN PROGRAMA

GOIZEAN, 10: 15etatik 14:00etara

Elkar topatzeko eta galdetzeko hainbat modu: nor gara ekosistemen ekosistema honetako kide? Zein tipologiarekin eta zein jarduera-eremutan mugitzen gara? Zein interes, behar, lehentasun, igurikimen ditugu? Zer egiten ari gara dagoeneko? Zeintzuk izan daitezke puntu komun batzuk? Nola hobetu genitzake harremanak eta lankidetza-baldintzak? Zer egin dezakegu elkarrekin? ¿…?… Ez dugu espero goiz batean erantzunik aurkitzea. Batez ere elkar ezagutzeaz gozatu nahi dugu. Eta zenbat eta anitzagoak izan, orduan eta aberatsagoa izango da topaketa!


BAZKALTZERA!, 14:00etatik 15:30etara

Elkar ezagutzen jarraitzea jaten dugun bitartean.
Berrikuntza eraldatzailea elikatu egin behar delako.
Eta oxigenatzeko, atseden hartzeko edo buelta bat emateko tarte bat ere bai.

ARRATSALDEAN, 15:30etatik 18:00etara

“ZER DA HERRITARREN BERRIKUNTZAREN KONTU HORI? Estatu espainolean izandako esperientzia eta kasu praktikoen ikuspegi argigarria” txostenaren aurkezpena. Bertan, txostenaren zergatia eta ondorioak labur-labur sartzeaz gain, kasu argigarri batzuk izango ditugu. Gainera, talde txikietan gai giltzarri batzuei buruz hitz egingo dugu: 1) iturburu-kodea irekitzea/erreplikagarritasuna/transferentzia; 2) eragile eraldatzaileak/aldaketa indibiduala eta kolektiboa; edo 3) lankidetza publiko-soziala hobetzea.

Amaitzeko, Tabakalerako kafetegian zerbait hartuz luzatuko dugu topaketa. Hainbesteko bizipoza ematen duten une informal horiek ere zaindu behar dira eta!

 IZENA EMATEN DUT!

 

GONBIDAPENA NORTZUK LUZATZEN DUGU

IC Colaboratorioa Herritarren Berrikuntzako ekosistemaren artikulazioa laguntzeko eta errazteko plataforma bat da. Talde auto-antolatua, elkargune, konexio eta ekintzarako, mota askotako eragilez osatua. Sarearen helburuetako bat sare horren lana bustitzea da, lurralde bakoitzeko tokiko eragile eta errealitateekin konektatuz. Eta topaketa honek urrats bat izan nahi du norabide horretan. Medialab Tabakalerak eta ColaBoraBorak (Euskaditik IC Lankidetza Koordinatzeko Taldeko kideak) sustatzen dute, eta Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Bitartez programaren laguntzarekin antolatu da.

IZENA EMATEN DUT!

Share your thoughts